mintzalasai

Euskaraz bizi

Euskara, lanbideetarako abantaila

Euskaraz mintzatzea, lanbide batzuetarako sekulako abantaila da. Horretaz oharturik, haurtzaroan, animazioan, etxeko laguntzan lanean ari direnentzat, azarotik landa, 6 hilabeteko ikasketa formakuntza intentsiboa eskainiko da.

2016ko Agorrilaren 16a | ± 01 min 50 s

Emendatzen ari den eskaeraren eta beharraren aitzinean, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Akitania Berria eskualdearekin elkarlanean, AEKk 6 hilabeteko formakuntza intentsiboa plantan ezarri du. Ikaslea B1 mailara heltzea da xedea, komunikatzeko gai izateko mailara hots.

Euskal Herriko harrera egitura gero eta gehiagok euskara-frantsesa elebidunean funtzionatzen dute.

Soldatadunei eta kalifikatutako enplegu galdegileei, gero eta galdeginagoa den euskara mintzatzeko gaitasuna eskuratzeko parada eskaintzen die formakuntza honek. Usaiako hizkuntza klaseak eta enpresan benetako egoeretan euskara erabiltzeko momentuak aldizkatzen ditu.

Formakuntza hau haurtzaroko, nerabezaroko, harrerako, animazio soziokulturaleko, aisialdietako eta etxeko laguntzako lanbideentzat egokia da.

Formakuntza amaieran, Bordeleko Montaigne Unibertsitateak, Euskararen Erakunde Publikoak eta Paue eta Aturri Herrietako Unibertsitateak antolatzen duten B1 mailako egiaztapen azterketak pasatzen ditu ikasleak. Egiaztagiri horren eskuratzeak hautagaiaren hizkuntza maila baiesten du.

Aukeran / ikusteko:

Ikasle berrien hartzeko moldeak:

Izen emate egunak: 2016ko irailaren 1etik 21era

Hautagaitza txostenean jaso beharreko dokumentuak:

-Curriculum vitae bat eta motibapen gutun bat (motibazioa, nahiak, lanbide-asmoak, ez ahantz helbide elektronikoa zehaztea).

-Ikaslearen argibide orria (AEKn eskuratzekoa), hizkuntza maila, ingurumen linguistikoa? zehaztuz

-Enplegu aholkulariaren preskripzio bat

"Aek"€“ Xilarreneako bidea"€“ 64250 Itsasu" helbidera igorriz, berantenik 2016ko irailaren 21ean aurkeztu beharko dira hautagaitza txostenak.

Irailaren 30ean, 09:30etan, Baionan, informazio bilkura bat iraganen da. Hautagaitza txosten bat aurkeztuko duten pertsona guztiak bilkura horretara gomitatuko ditu AEKk.

EDO

Xehetasun gehiagorentzat, 05 59 93 40 83 telefono zenbakira deitu edo xede@aek.eus helbide elektronikora idatzi eta AEKrekin harremanetan jarri.


Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.