Euskararen indar-guneak eta erronkak aipagai
Euskal Etnopoloaren labelaren baitan, EKE-k eta EHESS-ek euskararen indar-guneen inguruko gogoetaldi baten eramatea proposatzen dizuete. Kolokio hau, IKER eta Euskaltzaindiaren partaidetzarekin antolatua da heldu den ekainaren 29an, Baionako Gaztelu Berrian.

2018ko Ekainaren 20a | EKE | ± 02 min 30 s
Hizkuntzak ez dira komunikazio tresna soilak. Munduan izateko manera bat eskaintzen dute, mundua ulertzeko moduak, historia, nortasuna. Euskararen indar guneak aztertzerakoan, bertze hizkuntza gutxituenak ere aztertzen ditugu, mundu eleanitz baten onurak azpimarratuz.
Euskal hiztun komunitateak gaur arteraino heltzeko, estrategiak plantan ezarri ditu, mundua euskaraz bizitzen segitzeko (Sanchez Carrion, "Txepetx", 1987). Gaur egun, diglosia prozesua aurrera doalarik, baina egin den lana baloratuz ere, zein dira euskararen indar-guneak?
Hizkuntzaren erabileraren argazki bat sortuko du kolokioak, memento honetako errealitatearen indar batzuk aztertuz, desafioak eta erronkak marraztuz.
Mintzaldiak euskaraz, bapateko itzulpena frantsesez. Urririk eta deneri irekia.
Egitaraua
9:00-9:30: Harrera, kafea
Euskara ikerketa eta irakaskuntzan
• 9:40-10:10: Hizkuntza guttituak munduan: egoerak eta perspektibak - Belen Uranga, Soziolinguistika Klusterreko teknikaria eta Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren kide
• 10:10-10:40: Euskararen egoera diasporan - Etxepare Euskal Institutoko kide bat
• 10:40-11:10: Euskara euskaldunon gogoan: zientzia kognitiboaren begirada - Itziar Laka, Hizkuntzalaria, EHU-ko katedraduna, Gogo elebiduna ikerketa taldearen zuzendaria
• 11:10-11:30: Kafe pausa
• 11:30-12:00: Ikasleak euskaraz eskolatzen ari garen une honetan, zer hizkuntza mota sortzen ari gara? - Jon Casenave, irakasle eta ikerlaria Bordeaux Montaigne Unibertsitatean eta IKER-en, eta Itziar Idiazabal, irakaslea EHU-n eta Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren kide
• 12:00-12:30: Euskaltzaindia eta hizkuntzaren estandarizazioa - Mintzalaria zehaztekoa
12:30-14:00: Bazkari librea (bertan bazkaltzeko aukerak badira)
14:00-16:20: Euskararen erabilera eta nortasuna
• 14:00-14:30: Hiztunak plazan! - Viviane Ithurssary, Mintzalasai, BAM elkarteak eta Jenofa Berhokoirigoin, Euskaraldia
• 14:30-15:00: Komunikabideak, herria batzeko, euskararen bidez - Eneko Bidegain, irakaslea Mondragon Unibertsitatean, kazetaria, idazlea
• 15:00-15:20: Kafe pausa
• 15:20-15:50: Euskalgintza eta feminismoa: bidaikidetza oparo posible bat - Lorea Agirre, kazetaria, kultur antropologian masterduna, EHUko feminismoa eta genero berdintasuneko doktore gaia, Jakin aldizkariko zuzendaria
• 15:50-16:20: Hizkuntza eta nortasuna: gune hegemoniko linguistikoak - Jon Sarasua, irakasle eta ikertzailea Mondragon Unibertsitatean, bertsolaria, Garabide elkarteko kidea
16:20-16:30: Kolokioaren bukaera
Iturria eta xehetasunak: Euskal kultur erakundea 05 59 93 25 25 - karine.etxeberri@eke.eus edo lekumberri@eke.eus
























