mintzalasai

Euskaraz bizi

Zer egingo duzu asteburuan?

Mintzalasai #7 abiatua da, eta eskaintza zabal batekin heldu da asteburua. Bi egunez bost hitzordu ditugu euskaraz BABn.

2018ko Irailaren 6a | ± 01 min 25 s

Haurrekin

Bereziki aberatsa da haurrekin egiteko aktibitateen eskaintza:

Larunbatean, 10etan, zatozte zuen haurrekin Ohakoa haurtzaindegira (0-3 urte). Maialen Alfaro sofrologoarekin lasaitze musikala deskubrituko duzue.

Haur handiagoak dituzuenentzat ere, bada esperientzia berriak bizitzeko parada: 10:45etan Miarritzeko Milady hondartzan, surf iniziazioa izanen da, buraso eta haurrek elkarrekin ongi pasa dezaten.

Arratsaldean berriz, jarduera lasaiago bat: ipuin kondaketa bat Antsoteko ordokian, Baionan. Joseba Martin Ayalak hartzari buruzko istorioak azalduko dizkizue.

Helduak

Helduok, berriz, Baionako Euskal Museoan topatuko dugu elkar: Ternuara joan-etorria dokumentalaren proiekzioa izanen baita bertan, Eusko Ikaskuntza eta Eusko Diasporaren eskutik.

Caroline Richter-Boniniren dokumentalaren ondotik, 2017ko Indianoak abenturan parte hartu zutenen testigantzak entzunen ditugu.

Euskara ikasteko

Zure inguruko batek ez badu mailarik dokumentala ikustera joateko, igor ezazu Baionako Mediatekara. Bertan, B.A.Basque tailerra eskainiko da 10:45etan: euskarazko lehen urratsak.

Astea ongi bukatzeko

Igande arratsean, 21:00etan Martin Zalakain ikusgarria eskainiko da Gare du Midi. Bertara joateko santza dutenek 19. Mendeko pertsonaia mitiko horren abenturak ezagutuko dituzte, dantza eta antzerkiari esker. Zinez merezi duen obra.

Ez ahantz izena ematea: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.