mintzalasai

Euskaraz bizi

Dekalogoa: 10 aholku euskaraz hazteko

Zenbat gairen inguruko dekalogoak ezagutzen ditugu? Osasuna, elikadura, ingurumena,? Horien guztien ondoan, zergatik ez haurrak euskaraz hazteko dekalogoa?

Uda Leku elkartearen surf egonaldia.
irudia ikusi | Uda Leku elkartearen surf egonaldia.

2019ko Otsailaren 8a | ± 01 min 54 s

Etxean?

1. Erabili hizkuntza jolasteko eta jolasa hizkuntza barneratzeko: aho korapiloak, jostailuak, onomatopeiak, haurren hizkera? Dena izan daiteke jolas, gozatu!

2. Baliatu euskarazko kantuak etxeko edozein egoera besta bihurtzeko. Estresaren kontra, seme-alabekin dantza egin eta ozenki abestu! ERAn abesti zerrenda asko topatuko dituzu adinka sailkatuta; etxeko kontuetarako, jolasteko, urtebetetze eta sehaska kantuak?

3. Hautatu marrazki bizidunak euskaraz. Telebistaren aurrean pasatutako orduak hizkuntza aberasteko denbora izanen da. Ikus: https://mintzalasai.eus/berriak/euskararen_berriak/3140-marrazki-bizidunek-euskaraz-haurrek-ere-bai

4. Haurrak lotara doazen unea magikoa izan daiteke. Zabaldu irudimenaren atea ipuinekin edo lotarako kantuek gordetzen duten poesiarekin. Handitzen direnean hurbildu komikien mundura, irakurzaletasunerako zubia izan daitezke.

5. Izan eredu zure seme-alabentzat eguneroko errutinetan eta euskararekiko interesa eta maitasuna adierazi?

Etxetik kanpo?

6. Hautatu euskarazko eskaintza aisialdiko jardueretan. Haurrek eskolaz kanpoko jarduera askotan parte hartzen dute: kirola, musika, dantza, eskulanak, antzerkia? Aisialdia tresna hobezina da eskolan eskuratutako gaitasun linguistikoak garatzeko eta, bide batez, modu informalagoak bereganatzeko.

7. Ezagutu euskarazko kultur eskaintza zabala, zure seme-alabentzat nahi adina aukera duzu-eta: antzerkia, zinema, musikalak, ipuin-kontaketak, zirkua, magia? BABko eskaintza hemen ikus dezakezu: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda

8. Erabili euskara zure inguruko beste familiekin eta Mintzapraktika ekimenetan edo Mintzalasai festibalean parte-hartzera animatu.

9. Udan ez eman oporrik euskarari. Uda Lekuren bilguneetan edo egonaldietan haurrek lagun berriak egiten dituzte eta, oharkabean, hizkuntza ohiturak sortu eta finkatzen dituzte. Ikus: https://udaleku.eus/eu

Eta har daitekeen erabakirik garrantzitsuenetakoa:

10. Euskarazko erakaskuntzan izena eman.

Iturria: https://eranafarroa.eus/dekalogoa-10-aholku-euskaraz-hazteko/


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

TENIS INIZIAZIOA

TENIS INIZIAZIOA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB
SOFRO- MUSIKA TAILERRA

SOFRO- MUSIKA TAILERRA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB

2026(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05 06
07 08 09 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30

2026(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2026(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Gaur

2026(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
Gaur

2027(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2027(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2027(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2027(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2027(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.