mintzalasai

Elkartea #ustebainogehiagogirelako #leuskaraavecplaisir

Txalo eta milesker!

Baiona-Angelu-Miarritze hiri eremuan, 550 helduk ikasten dute euskara. Gau eskoletan, Xede taldeetan, kurtso partikularretan, guraso artean edo intentsiboan? 60 taldetan banaturik, ikasturte guzian zehar haien ikasprozesuan aitzinatu dira. Taldeen herenak eta ikasleen %40ak Mintzalasai *euskaltegietan egitasmoan parte hartu du ekainean.

Orotara 21 hitz ordu
irudia ikusi | Orotara 21 hitz ordu

2019ko Ekainaren 18a | ± 01 min 30 s

Mintzalasai elkarteak proiektu berria abiatu du ekainaren 1etik 15erat, Miarritze eta Baionako herriko etxeen eta Euskal Elkargoaren sustenguarekin. Ikasturte bukaeran, euskalduntzen bidean engaiatuak diren helduei euskara aktibitate originalen bidez praktikatzeko eta beste euskaldunekin partekatzeko aukera eskaintzea izan da xede nagusia. Apirilean, 38 jardueraz osatutako katalogo bat eskuratu zuten eta taldeka hautuak egin.

Mitologiaren deskubritzea, sendabelarrak, koktel tailerra, arno dastatzea, paella sukaldatzea, Baionako bisita gidatua, escape game, surf iniziazioa? Orotara 21 hitzordu antolatu dira BAB osoan. Katalogoa osatzen eta tailerrak animatzen bidelagun izan ditugun guziei eskerrak!

Milesker eta txalo zuei ere

Elkartearen izenean, eskerrak eta txaloak ere helarazi nahi dizkizuegu euskara ikasteko urraspideetan engaiatutako guztiei. Eskerrak, euskararen biziberritze prozesuan aktiboki parte hartzen duzuelako eta zuei esker euskaldunok euskara gehiago erabiltzeko aukerak izango ditugulako. Txaloak, baitakigu hizkuntza bat ikastea ez dela beti errexa. Zuen egunerokoan denbora, energia eta motibazioa mobilizatzea galdegiten du. Baina jakin merezi duela!

Uda heldu da eta euskara praktikatzeko aukerak izango dituzue. Atseden hartu eta sartzean gau eskolako bidera itzultzeko indarrak berriz hartu. Zuen ikasprozesuan bidelagun izango gaituzue. Azkenik, irailaren 23tik 29rat Baiona-Angelu-Miarritzen iraganen den Mintzalasai festibalean ematen dizuegu hitzordua.

Segi hola!




Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.