mintzalasai

Elkartea #ustebainogehiagogirelako #leuskaraavecplaisir

"Mintzalasai euskaltegietan" abiatu da

Aurten, Mintzalasai elkarteak proposamen berri bat abiatu du: Mintzalasai euskaltegietan.

2019ko Ekainaren 5a | ± 59 s

Ekainaren 1etik 15era, euskara ikasten ari diren helduei euskarazko jarduerak proposatuko zaizkie. Mintzapraktika saio horiek gai berezi baten inguruan euskaraz mintzatzeko parada eskainiko diete, euskaldunekin elkartuz.

Aste honetan iragandakoak

Aste honetan, 11 jarduera proposatu dira; besteak beste, Baionako bisita gidatua, mahai-joko gaualdia, koktel tailerra, euskal mitologiari buruzko saioa eta fruituzko azpilen osaketa.

Guztira 119 lagunek hartu dute parte.

Heldu den astean gehiago

Ekainaren 10eko astean, 9 saio gehiago proposatuko dira: Didam-eko erakusketaren bisita gidatua, garbitzeko produktuak etxean egiteko tailerra, Escape Game jokoa, pilota iniziazioa, surf iniziazioa, koktel tailerra, txokolateari buruzko saioa eta paella egiten ikasteko tailerra.

Momentuz 89 euskara ikasle eta euskaldun zaharrek eman dute izena, baina oraindik leku batzuk gelditzen dira, mugi zaitez eta eman izena!

Info+: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.