mintzalasai

Euskaraz bizi #haurrekin #enfamille

Baionako bestak: euskoz hobe!

Aurten, Baionako Bestak %100z Euskoz izanen dira! Besta egitea ongi da, baina, hortaz baliatu ostatuak berain erosketak birtokiratu eta euskararen presentzia beraien seinaletikan barnatu dezaten bultzatzeko, askoz hobe da!

2019ko Uztailaren 16a | ± 01 min 23 s

Baiona Ttipi eta Handian, Santa Espiritu edo Errobi ibai bazterrean, 57 helbide dituzue euskoz ordaintzeko. Baionako bestetan sartzeko eskumuturrekoa ere euskoz ordaintzen ahal duzue Baionako Turismo bulegoan (Edo Donibane Lohizungoan)!

Zuen sakelak euskoz bete Baionara hurbildu aurretik zure etxetik hurbil dagoen aldagune batetara (zerrenda hemen) hurbilduz, edo Bestetan bertan eskuragarri izango dituzue ere Fandango ostatuan edo Patxokin, Tonneliers karrika. Azken toki horretan informazio eta trukaketa mahai bat izango dugu. Baionan euskoz bestak egiteko 57 tokiak biltzen dituen mapa emango dizuegu ere. Beraz, aurten, aitzakirik ez, guztiek kutxa euskoz egiten dugu!

Azken gauza bat: bakarrik Bestentzat datozen Euskal Herrian bizi ez diren lagun batzuekin bazirezte, "Baionako Bestak euskotan" gutun-azal bereziak hartzea proposatzen ahal diezue. 20€ edo 50€tan dira, eta barnean 18 edo 48 eusko, euskoz besta nun egiten ahal duten mapa, eta euskaraz bi hitz trukatzeko hiztegi txiki bat bilduak dira. Gutun-azal horiek Baionako Turismo bulegoan eta gure Patxokiko info mahaian (asteazkenean 18etatik?. arte, ostegunean 11etatik? arte, ostiralean 11etatik? arte, larunbatean 11etatik 15ak arte, eta ingandean 11etatik? arte) erosten ahalko dira.


hari@
MUS LEHEN IRAKASPENA & PRAKTIKA

MUS LEHEN IRAKASPENA & PRAKTIKA

  • Irailaren 19 | 14:30 | BAB
DANBORRADA INIZIAZIOA

DANBORRADA INIZIAZIOA

  • Irailaren 19 | 18:00 | BAB

2025e(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05 06 07
08 09 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

2025e(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2025e(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gaur

2025e(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2026(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2026(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28
Gaur

2026(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2026(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2026(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2026(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Gaur

2026(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2026(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.