Euskaraz bizi #etorkizunekoaukera #osezleuskara
2020: Euskoak Euskararentzat ekiten du!
Eusko sareko komertzio eta enpresa guziek, jabeek euskara jakin edo ez, gure lurraldearentzat zinez jokoan den euskararen babesteko indar baten egitera engaiatzen dira.
2020eko Otsailaren 3a | ± 01 min 14 s
Hauetariko ehunka partaidek, enpresen hertsadurak kondutan hartuz, Euskoak eskaintzen duen euskalki ezberdinetan egin itzulpen zerbitzuaz lagundurik, afitxaketa elebidunaren plantan emaitea hautatu dute.
Profesional guzi hauek, euskara garatzaile diren Peio eta Maikak segitzen dituzte. Itzultzekoak diren hitzak biltzen dituzte eta gure partaide den EEPri igortzen eta haiek itzulpenen egiteaz ardiratzen dira. Ondorik, komertsanteak afitxaketa elebidun hau konkretuki plantan emaiten laguntzen dituzte.
EEPren laguntzari esker, Euskoa bi euskara garatzailetara pasa da eta beren lan denbora haunditua izan zaie 2020ean lan horri serioski lotzeko.
Info garrantzitsua: Eusko sareko profesionalak zerrendatzen dituen Euskoaren aurkibide berriak (https://annuaire.euskalmoneta.org/) "Pro hau"€œafitxaketa elebiduna" desafioaren betetzera engaiatu da" zehazten du, egina bada. Laster, afitxaketa elebiduna plantan eman duela idatzia izanen da (goresmenak emaitera joaiten ahalko zirezte) eta egiteko bidean direla ere (plantan emaitea sustatzen ahalko dituzue). Euskararen alde, zuek ere Eusko erabiltzaile gisa, errola garrantzitsu bat duzue!
Iturria: http://www.euskalmoneta.org/
























