mintzalasai

Euskaraz bizi

Hamargarren Gazteluma saria Maddi Ane Txoperenak irabazi du

Maddi Ane Txoperenak irabazi du Euskal kultur erakundeak, Baionako Elkar argitaletxeak eta Elkar Fundazioak antolatu Gazteluma sariaren X. edizioa. Sari horrek, Iparraldeko idazle gazteak liburu bat idazten laguntzea du helburu, bai eta ondotik, liburua argitaratzea ere. Ene baitan bizi da deitzen da idazle gaztearen lehen liburua.

Ene baitan bizi da, Maddi Ane Txoperenaren lehen eleberria
irudia ikusi | Ene baitan bizi da, Maddi Ane Txoperenaren lehen eleberria

2020eko Ekainaren 5a | ± 03 min 08 s

Euskal kultur erakundeak, Baionako Elkar argitaletxeak eta Elkar Fundazioak elkarturik abiatu zuten 2000. urtean Gazteluma saria. Bi urtetarik behin literatur sorkuntzarako lehiaketa hau zabaltzen dute, Iparraldeko gazteak euskaraz idaztera bultzatzeko asmoarekin eta lana argitaratzeko xedearekin. Deialdian edonork parte har dezake, 40 urtez petiko adina izanez gero. 3 000 euroko dirulaguntza ematen zaio, epaimahaiak hautatu duen eleberria edo ipuin bildumaren idazleari.

Maddi Ane Txoperenak du hamargarren edizio horren saria eramaten Ene baitan bizi da eleberriarekin. Ikasketak Parisen egiten dituen neska gazte baten eta Beran bizi den bere amatxiren arteko harremanean oinarritua, askotariko istorioak gurutzatzen dira Maddi Ane Txoperenaren lehen eleberrian: 1950.eko hamarkadan ipar Euskal Herrian eta Frantzian neskato ibilitako emakumeen errealitateak, lehengo eta oraingo maitasun eta desamodio istorioak, laneko sufrimenduak, gatazka politiko baten ondorengo testuinguru baten ezinak, amatxi-biloba eta alaba-guraso harreman korapilatsuak... Guzia etorkizunaren eta orainaren arteko zubi jolas batean.

Sinopsia

Aitari zerbait entzunik, amatxiren bizipenen gibeletik abiatzen da Marie, Donibane Lohizuneko gaztea, Parisko ikasketak bururatzeko egin behar duen azken memoria lanerako. Ez zaio erraza suertatuko, ordea, amatxik ez baitio nahi duena emanen, eta Mariek berak ere ez baitaki zeren bila dabilen, xuxen... Kutxa batean gotorturiko oroitzapen zatiak balira bezala jasoko ditu irakurleak Josefinaren gazte garaiko amets, pentsamendu eta bizi-minak, Marieren begiradapetik.

Eleberriaren lehen kapitulua irakurri.

Maddi Ane Txoperenaren elkarrizketaren pasarte bat

"Eleberri honen ideia azaltzeko, erran behar dut ni erdi Lesakarra eta erdi Hendaiarra naizela; familia dut Bortzirietan eta banekien ezagun batzuen eta familiakoen bitartez Bortzirietako eta Baztango emakumeak, 1940 eta 1960 hamarkaden artean ibili zirela neskato edo neskame gisa lanean, bai ipar Euskal Herrian bai eta Frantzian ere, batzuk Pariseraino joan ziren. Nire amatxi Donibane Lohitzunen ibili zen lanean. Ttipitatik, harreman handia dudanez amatxirekin, istorioa asko kontatzen zizkidan horri buruz eta pena ematen zidan hori ez jasotzeak, istorio horiek galtzeak. Ibili nintzen antropologiaren ikuspegitik zerbait egitekotan horri buruz baina ez nuen lortzen. Gaia landu nahi banuen ikerketa esparrutik, nire amatxi zein beste pertsona batzuk ez ziren hainbeste animatuko gauzak kontatzera. Orduan erabaki nuen literaturatik edo beste esparru batetik aurre egitea gaiari. Hori izan zen abiapuntua."

Aitzineko Gazteluma edizioetako irabazleak

  • 2018: Girgileri Anderea, Maialen Hegi-Luku
  • 2016: Eta galtzen bagara, zer?, Egoitz Zelaia
  • 2014: Biribilgune, Katixa Dolharé-Caldumbide
  • 2012: Jaun Martin, Otalazt (Peio Jorajuria)
  • 2010: Gizaki bakartiak, Béatrice Urruspil
  • 2008: Saria ez zen banatu
  • 2006: Goizeko zazpiak, Nora Arbelbide
  • 2004: Skyroom, Ramuntxo Etxeberri
  • 2002: Anbroxio, Eneko Bidegain

Iturria: https://www.eke.eus/eu


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

TENIS INIZIAZIOA

TENIS INIZIAZIOA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB
SOFRO- MUSIKA TAILERRA

SOFRO- MUSIKA TAILERRA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB

2026(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05 06
07 08 09 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30

2026(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2026(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Gaur

2026(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
Gaur

2027(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2027(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2027(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2027(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2027(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.