Sorgin ehizaz Biarritzeko mediatekan
Anitz idatzi da eta idazten da duela 400 urte Euskal Herrian gertatu zen "sorgin ehizaz". Azken ikerketek ekarri berritasunak oinarri, Biarritzeko mediateka erakuzketak, hitzaldiak eta tailerrak aldizkatuko dira bi hilabete hauetan. Hitzorduek elkarri oihartzun egitea da idea. Gertakariak ulertzeko giltzak ematea da xedea, aurreiritziak galdezkatu eta testuinguruez ikastea.
2021eko Urtarrilaren 4a | BIARRITZEKO MEDIATEKA | ± 02 min 33 s
Erakusketa:
Sorginkeria, jukutriak eta dantzak. 1605-1615: Euskal Herria aro modernoan sartzen
Claude Labat historialariak idatzia eta Markok ilustratua, Sorcellerie Manigances & Sarabandes (Elkar, 2019) liburuaren haritik osatua den erakusketa da, Irisarriko Ospitalea ondare heziketa zentroak obratua. Aro modernoaren hasierako Europako mentalitateak ulertzeko atea irekitzea du xede erakusketak, modu eskuragarrian. Erakusketa euskaraz eta frantsesez jarraitu daiteke. Urtarrilaren 9tik otsailaren 20ra
Bisitak proposatuko ditu Claude Labatek frantsesez urtarrilaren 16an, 14:30etatik 18:00etara. Baina horretarako aitzinetik hitzordua hartu behar da.
Euskaraz ere egin daitezke bisitak. Baina horretarako ere aitzinetik hitzordua finkatu beharko da, mediatekara zuzenean deituz.
Mediatekako telefono zenbakia: 0559222886
Hiru mintzaldi (osagarri baldintzek baimentzen badigute):
-Claude Labat historialariarena (frantsesez) urtarrilaren 30ean, larunbata, 15:00. Bidasoaren bi aldeetako gertakari eta protagonista historikoak hobeki ezagutzera emanen ditu.
-Asisko Urmeneta 'Sugarren mende' eleberri grafikoa oinarri Otsailaren 13a, larunbata, 15:00. 1525etik 1616ra bitarte sorgin-ehiza andana burutu zuten Nafarroa guztian, Erronkaritik Sakanaraino. Eta Logroñoko prozesua baino urte bat lehenago, Lapurdi guztira ere hedatu zen jazarpena. Bere saiakeran tragedi hura kontatzea du xede Urmenetak.
-Anuntxi Arana antropologoa eta Nerea Fillat Oiz Katakrak argitaletxeko kideak 'Sorginak, gezur sinetsiak eta egi politikoak' Otsailaren 20a, larunbata, 15:00. Akelarreak existitu ote diren galdera pausatuko du, Sorginak eta sinesteak ikuspegi mitologikotik landuz. Ondotik Nerea Fillat Oiz Katakrak argitaletxeko kideak Sorgin ehiza ikuspegi politikotik du landuko, Silvia Federiciren idatziak oinarri. Izan ere, Iruñeako Katakrak argitaletxeak Silvia Federiciren argitalpenak euskarara ekarriak ditu.
Haurrentzat:
Erakusketa bera irakurri beharreko panel anitzek dute osatzen. Ez da adin guztientzat eskuragarri. Baina bisita egokitu zenbait antola daitezke. Horretarako, hobe mediatekara deitzea.
-Irakurketak (euskaraz):
Sorginen istorioak oinarri dituzten ipuinen irakurketa saioa otsailaren 3an. 10:30etan: 4 urteak arte. 11:00etan: 5 eta 7 urte artekoentzat ::::::EZEZTATUA::::::::
-Bi tailer (frantsesez):
Arte historia tailerra Artean "sorginak" duen lekuaz, Aurore de Montgrandekin. Izenak aitzinetik eman. 6-12 urte artekoentzat. Otsailaren 20an, 16:00etan.
Bogaliegrafiak: Belagileen antzera landareen magia ezagutzeko eta etxe barnean erein daitekeen baratzea lantzeko proposamena. 6-12 urte artekoentzat. Otsailaren 6a, larunbata, 15:00
























