Euskara teknikari postu berriak bi Herriko Etxeetan
Donibane Lohizuneko eta Baionako Herriko Etxeetan euskara teknikari berriak xerkatzen dituzte.
2021eko Maiatzaren 6a | | ± 01 min 58 s
Oraingoz Ipar Euskal Herriko herriko etxeetan bost postu dira euskararen garapenari zuzenduak: Miarritzen hiru eta Baionan eta Hendaian bana. Laster, Baionan eta Donibane Lohizunen bi postu berri sortuko dira eta badirudi beste herri batzuetan ere ideia mahai gainean dela, besteak beste, Urruñan, Uztaritzen eta Ziburun.
Donibane Lohizuneko postua
Euskara teknikari eta garatzailea, hautetsi eta Zerbitzu arduradunaren ardurapean.
Eginbeharrak
- Herriko etxeko euskararen aldeko hizkuntza politika baten definitzeko proposamenak egitea eta politika horren jarraipena eta obratzea segurtatzea
- Herriko etxean euskararen aldeko dinamika bat sortzea eta herriko etxeko zerbitzuak eskaintza elebidun bat garatzen laguntzea
- Herriko bizian eta herritarrei begira euskararen aldeko dinamikak sortzea: elkarte eta eragile pribatu oro euskararen inguruan saretzea eta elkartzea, eskola eta eskolatik kanpoko egitasmoen osatzeko laguntza ekartzea, etab.
- Herri mailan partaidetzan bideratzen diren dispositiboen animazioa eta jarraipena
- Misioari dagozkion baliabide ekonomiko eta materialen jarraipena segurtatzea
- Euskararen arloan sortu animazio eta gidaritza instantzia berezien animazioan eta gidaritzan parte hartzea eta horien idazkaritza segurtatzea
- Beharrezkoa balitz, itzulpen lanak bideratzea
Info+: https://mintzalasai.eus/eu/berriak/euskararen_berriak/3776-lan_eskaintzan_donibane_lohizunen
Baionako postua
Hizkuntza politika zerbitzuko zuzendaria
Eginbeharrak
- Zerbitzuburu gisa, Hiriaren hizkuntza politika zehaztu eta gauzatu beharko du, elkargoko zuzendaritzekin elkarlanean.
- Baionan, euskara bizkortzeko hizkuntza herriko politikaren zehaztea eta gauzatzea gidatzea, ekintzen eta programen gidatzea bermatzea, zerbitzuaren finantza kudeaketan parte hartzea edo/eta bermatzea?
- Zerbitzuaren edo zuzendaritzaren galtzarrean, publikoei zuzendutako informazio eta komunikazio antolaketan parte hartzea edo/eta bermatzea, ahozko edo idatzizko itzulpenak egitea?
Info+: https://mintzalasai.eus/eu/berriak/euskararen_berriak/lan_eskaintzak/3765-lan_eskaintza_baionako_hirian




























