mintzalasai

Euskaraz bizi

Egoera Zibileko berritasunak

Egoera zibila Herriko Etxeko zerbitzu publikoa da, zeinetan deklaratzen diren sortzeak, haurren aitortzak, ezkontzak eta heriotzak. Hilabete honetan, Miarritzeko Egoera Zibilean atzemanen dituzuen berritasunak aipatuko dizkizuegu: familia-liburu elebiduna eta izenak euskalduntzeko prozedura.

2021eko Maiatzaren 5a | | ± 01 min 06 s

Familia-liburu elebiduna

Familiari dagozkion egoera zibileko aktak biltzen ditu familia-liburuak. Bretainiako zenbait hiritan duela urte batzuk hasi ziren familia-liburu elebidunak banatzen, bretainieraz eta frantsesez. Euskal Herrian, Biarritz izanen da euskara eta frantsesezko familia-liburuak banatuko dituen lehen hiria. Eskuratzeko, jadanik Biarritzeko familia-liburu bat ukatea beharrezkoa da eta kontuan izan behar da familia-liburu elebidunak dimentsio sinbolikoa duela, beraz ez duela eragin juridikorik administrazioetan erabilia izateko. Oraindanik, eskaera formala egin dezakezue Egoera Zibilean edo biarritz.fr webgunean.

Izena euskalduntzea sinpleagoa da

Jende anitzen kasuan, nortasun agirian agertzen den izenak eta egunerokoan erabiltzen duenak ez dute bat egiten: paperetan Bernard, Pierre, Anne-Marie... deitzen diren batzuk bizian Beñat, Peio, Aña-Mari? izendatzen ditugu. 2017tik, izena aldatzeko prozedura errexagoa eta lasterragoa da ez baita auzitegira joan behar, Herriko Etxean bertan egiten da. Informazio gehiagorako, Egoera Zibileko zerbitzuan galdetu.



Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.