Ikastaro bat Molac Legea, Frantziako Konstituzio Kontseiluaren ebazpena eta bere ondorioei buruz
Euskal Herriko Unibertsitateak udako ikastaro bat antolatzen du Molac Legea, Frantziako Konstituzio Kontseiluaren ebazpena eta bere ondorioei buruz. Egun bateko jardunaldia izanen da eta irailaren 7an iraganen da Donostian.
2021eko Agorrilaren 25a | | ± 01 min 07 s
Hizlarien artean, Philippe Blanchet Rennes 2 unibertsitateko irakaslea, Paul Molac diputatua, Eneritz Zabaleta zuzenbidean doktorea, Peio Jorajuria, Antton Curutcharry eta Battittu Coyos Etxebarne ditugu.
Azalpena
Molac legea bezala ezagutua den eskualde hizkuntzen ondare babeserako legeari buruzko Konstituzio Kontseiluaren ebazpenak, zeinek bi artikulu garrantzitsu bertan behera uzten dituen Konstituzioa urratzen dutelakoan, erreakzio ugari eragin ditu hizkuntza gutxituak erabiltzen diren lurraldeetako arduradun politiko zein herritarren aldetik. Konstituzioaren 2. artikuluari erreferentzia eginez eta bere irakurketa murrizgarria eginez, Kontseilu horrek zalantzan jartzen ditu, besteak beste, hizkuntza gutxituen murgiltzen eredua.
Egoera horren funtsak ulertze-aldera, ezinbestekoa da testuinguruan jartzea, hizkuntza gutxituekiko Frantzian nagusi den glotobofia agerian utziz; Molac lege-proposamena modu zehatzean aurkeztea; gehiengo parlamentarioko 61 legebiltzarkidek aurkeztutako errekurtsoa eta Konstituzio Kontseiluaren ebazpena azaltzea; eta, epe labur zein ertainera eduki ditzaken ondorio posibleak aztertzea, bereziki murgiltze ereduari dagokionez.
Info+: https://www.uik.eus/eu/ley-molac-sentencia-del-tribunal-constitucional-frances-y-sus-consecuencias
























