mintzalasai

Euskaraz bizi

Euskarazko filmak zinemetan

Irailean, Baionan eta Miarritzen hainbat euskal film ikusten ahalko ditugu Atalante eta Le Royal zinema geletan.

2021eko Irailaren 6a | | ± 02 min 31 s

AKELARRE

Pablo Agúero | 2020

Euskal Herria, 1609. Eskualdeko gizonak itsasora joan dira. Ana basoko festa batean dago, herrixkako beste neska batzuekin. Rostegui epaileak, erregeak aginduta, eskualdea purifikatu behar du, eta neskak atxilotu eta sorginkeria leporatzen die. Edozer gauza egingo du akelarreari buruz dakiten guztia aitor dezaten. Zeremonia magiko horretan, ustez, deabruak bere zerbitzariak prestatu eta estaltzen ditu.

BAIONA Atalante https://atalante-cinema.org/les-sorcieres-dakelarre/

BIARRITZ"€“ Le Royal https://www.royal-biarritz.com/film/les-sorcieres-dakelarre-vo/


NORA

Lara Izagirre Garizurieta | 2021

Nora, 30 urtekoa, Nicolas haren aitatxi argentinarrarekin bizi da eta Meri bere adiskidearen haurrez usu arduratzen da. Horoskopoa idazten du herriko aldizkarirako, bere ametsa idazle bidaiaria izatea bada ere. Aitatxik, hiltzean auto zahar bat uzten dio. Nahiz eta gidari trebea ez izan, road trip baterako abiatzen da Nora Euskal Itsasbazterrean gaindi?

Irudiak gehien bat Hendaia eta Donibane Lohizuneren artean eginak izan dira NORA filmarako, Ane Pikasa aktoreak xarma handiarekin antzeztu hogoita hamar urteko gazte baten nahigabeetan murgiltzen gaitu?

BAIONA Atalante https://atalante-cinema.org/nora/

BIARRITZ"€“ Le Royal https://www.royal-biarritz.com/film/nora-vo/


ATARRABI & MIKELATS

Eugène Green | 2020

Eugène Green poeta, idazle eta zinemagilea (La Sapienza, Le Fils de Joseph, En attendent les barbares) euskal kulturan murgildu da berriro Atarrabi eta Mikelatsen kondaira film luze batean jasotzeko. Thierry Biscary musikariaren laguntza izan du musikarako eta paper nagusietako bat ere gorde dio: Deabruarena. Mari jainkosak Deabruaren esku utziko ditu bi semeak"€“biak aita hilkorrekoak– hark hez ditzan. Adin nagusitasunera iristen direnean, batek, Mikelatsek, maisuarekin geratzea erabakiko du; besteak, Atarrabik, ihes egingo du.

BAIONA Atalante https://atalante-cinema.org/atarrabi-et-mikelats/


ANTI

Josu Martinez | 2019

1921eko negua. Frantziaren alde lau urtez fronteetan borrokatu ondotik, soldadu joandako herritarrak Baxenafarroako Bizkarsoro herrixkara itzuli dira. Juduaren izar horia, agotaren belarria bezala, eskolan euskaraz mintzo diren haurrak, ANTI izeneko ziri mutur batekin seinalatuak dira.

Irailaren 21ean, Le Royal zineman (Biarritz), ondotik Idiomes dokumentala: https://www.royal-biarritz.com/film/idiomes-un-road-trip-linguistique/


hari@
Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.