Euskara Duolingo hizkuntza aplikazioan
Duolingo aplikazio ezagunak hizkuntzak deskubritzeko parada ematen du, joko itxurako ariketa txikien bidez, hizkuntza berri bateko hitzak eta esaldiak barneratzen dira. Kanpaina bat abiatua da euskara ikasteko modulua eskuragarri jar dezaten.
2021eko Urriaren 7a | | ± 01 min 47 s
Duolingo aplikaziokoek euskara gehituko lukete eskaera baldin bada, orduan kanpaina bat abiatua da beharra badela erakusteko. 5 minutuz, zuk ere zure aletxoa ekartzen ahal duzu.
Nola lagundu?
1.Interneten Duolingo xerkatu: https://www.duolingo.com/ - kasu, ordenagailu batean egin behar da.
2.Lehenik, behar da erabiltzaile kontu bat sortu: "C'est parti" butoina zapatu, hizkuntza bat hautatu (berdin landu nahi zenukeen bat?).
3.Erabiltzailea sortzeko prozedura segitu 6-7 galdereri erantzunez (Duolingo nola ezagutu duzun, zertarako ikasi nahi, zure maila hizkuntza horretan, etab.).
4.Duolingok zure hizkuntza kurtsoa hasiko du lehen ikas-pista batekin. Lehen pista bukatu eta (2-3 minutu), profil bat sortzea proposatzen du. Beharrezko da"€˜eztabaida' (‘discussion') atalean parte hartzeko (eta beraz euskara kurtsoa eskatzeko). Gero, behar da pixka bat jostatu ere,"€˜eztabaidan' parte hartzeko. Lasai, bakarrik lehen ikas-gaiaren 2garren mailarat heldu behar da. Hau da, 6 ikas-pista bukatu. Ez da biziki luzea eta horrela jokoa ezagutuko duzu pixka bat (eta berdin ulertuko duzu nola batzuentzat interesgarria/baliagarria izan daitekeela euskara ikasteko).
5.Lehen ikasgaiko 2garren mailarat heldu eta, gaineko menuan"€˜discussion' zapatu eta, eztabaiden orrian,"€˜chercher' laukian"€˜basque' idatzi.
6.Emaitzetan "Duolingo: Cours: Français -> Basque" eztabaida hautatu (testu urdinean zapatu).
7.Eztabaida atxeman eta, aski da euskara kurtsoa sortzeko eskatzen duen edo ideia ona litekeela erraten duen"€˜post' bati erantzutea (frantsesez): "Nik ere nahi nuke euskara kurtso bat sor dezazuela?"


























