mintzalasai

Elkartea

Ikastek: euskara ikasteko eta hobetzeko aplikazioak

Mugikorreko aplikazioak hiztegia lantzeko beharra duten haurrentzat, gau eskolako etxeko lanak egin baino, mugikorreko joko bat nahiago duen helduarentzat, EGA pasa behar duen gaztearentzat?

2021eko Maiatzaren 4a | | ± 46 s

IKASTEK smartphonerako plataforma bat da, urririk da eta euskara hobetzeko jokoak proposatzen ditu: http://ikastek.net/aplikazioak/

Proposatzen dituzten jokoak adin guziei zuzenduak dira, gehienak haurrentzat pentsatuak dira eguneroko hitzak joko bidez ikas ditzaten baina egokiak izan daitezke euskara ikasten ari den helduarentzat ere.

Helduei begira, gainera, EGA lantzeko joko bat ere proposatzen dute: http://ikastek.net/aplikazioak/helduentzako/ikasega/

Aplikazio horrek EGA ziurtagirira aurkezteko prest zauden jakiten lagunduko dizu, prestatzeko errepasatu eta zure garapena ikusi.

Joko edo aplikazio guziak IKASTEK webgunean telekargatzen ari dira errexki Android eta IOSentzat.

Informazioa: ELAIDE


Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.