Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Euskal Moneta elkartean
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Euskal Moneta elkarteak garapen kargudun bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Otsailaren 21a | ± 01 min 48 s
Zure eskualdeko Euskoko kide profesionalen kopurua emendatu eta profesional hauen kalitatezko jarraipena egitean datza nagusiki zure misioa.
Eginbeharrak
- Enpresengana jo eta kide bilakaraziko dituzue: phoninga, atez-atekoa, sarea, lankidetzak, hitzorduak hartzea.
- Jadaneko sareko kide diren elkarteen jarraipena segurtatuko duzue: euskoaren erabilpenerako laguntza, harremantzea, plantan ezartze teknikoa?
- Prospekzio eta kideak kudeatuko dituzue CRMn (Dolibarr 8.0.4) eta eskura dituzuen tresnak eguneratuko.
- Zuen zonaldeko Turismo Bulego, Batasun Komertzial eta Herriko Etxeekin erregularki lan eginen duzue.
- Beste poloekin batera taldean lan eginen duzue hainbat proiektu eta kanpainari buruz.
Eskaturiko gaitasunak
- Proiektuak motibatzen zaitu, Euskoak hedatzen dituen baloreekiko zinezko interesa duzue.
- Elkarte munduak interesa pizten dizue eta lurraldearen ezagutza ona duzue.
- Zuen harremantze-senak eta konbentzitzeko ahalmenak Euskoa eraginkortasunez sustatzea ahalbidetuko dizu?
- Prospekzioan esperientzia duzu edo formatzeko prestutasuna duzu aitzinetik finkaturiko helburuak betetzeko.
- Zorrotza, autonomoa, jakinmina duena, Euskal Herriaren garapenaren alde egin nahi duzue.
- Taldean lan egiteko ohitura eta kontuak emateko ohitura duzue.
- Euskararen ezagutza baloratuko da.
- B gidabaimena ezinbestekoa da.
Baldintzak
- Enplegatzailea: Euskal Moneta elkartea"€“ Monnaie locale du Pays Basque
- Kontratu mota:6 hilabetetik 12ra bitarteko kontratu mugatua (CDD), eta ondotik, kontratu mugagabea (CDI)
- Lan-astearen iraupena: 35 oren/astean
- Lansaria: Lanbide arteko gutieneko hilabete saria (SMIC)– Lansarien taula baten araberako garapena
- Beste: Otorduak, mutuela, osasun asegurua, autoa, ordenagailua eta laneko mugikorra.
Xehetasunak eta hautagaitzak
CV eta motibazio gutunak bidali melanie@euskalmoneta.org
Info +: https://www.euskalmoneta.org/wp-content/uploads/2022/02/Offre-demploi-C2D-2022.pdf
























