mintzalasai

Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi

Lan eskaintza Bertsularien Lagunak elkartean

Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Bertsularien Lagunak Elkarteak koordinatzaile orokor bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!

2022ko Martxoaren 8a | ± 01 min 42 s

Eginbeharrak

1. Bertsularien Lagunak Elkartearen egitasmo orokorraren koordinazioa:

  • Sail ezberdinen arteko koordinazioa
  • Aurrekontu eta baliabideen kudeaketa
  • Lantaldearen kudeaketa eta koordinazioa

2. Batzorde ezberdinen koordinazioa eta parte-hartzea: Zuzendaritza eta lantaldeak

3. Kanpo eta barne harremanen kudeaketa:

  • Bertsu mugimenduarekin harremanak
  • Bertsozale Elkarteko Euskal Herri mailako egitasmoen kudeaketan eta koordinazioan parte-hartzea
  • Kulturgintza eta Euskalgintza erakundeekin harremanak
  • Herri mugimenduekin eta administrazio publikoarekin harremanak

4. Koordinatzaileari dagozkion lege ordezkaritza eta ahalmenak

Eskaturiko gaitasunak

  • Bertsolaritzaren eta Bertsozale Elkartearen ezagutza ahalik eta sakonena
  • Kultur mugimenduen, euskalgintzaren eta herri mugimenduen ezagutza zabala
  • Elkartegintzarako jarrera eta kontzientzia
  • Genero ikuspegia
  • Ikuspegi estrategikorako gaitasuna
  • Taldean aritzeko eta dinamizatzeko gaitasuna eta esperientzia
  • Erabakitzeko eta kudeatzeko gaitasuna eta esperientzia
  • Finantzen kudeaketaren eta administrazio lanaren ezagutza
  • Euskara maila altua izatea
  • Frantsesa menderatzea
  • Gidabaimena eta garraio bitarteko propioa izatea
  • Lanpostuari balio erantsia ematen dioten ikasketak
  • Epe ertain-luzeko Bertsularien Lagunak Elkartearen egitasmoa koordinatzeko motibazioa
  • Profesionalki eta pertsonalki garatzeko motibazioa
  • Komunikazio gaitasuna
  • Jendetasuna

Baldintzak

  • Mugimendu bizi, indartsu eta interesgarri bateko kide aktibo izateko aukera
  • Hasieran, hamabi hilabeteko lan kontratua, lanaldi erdiz (asteko 20 ordu). Behin hamabi hilabeteak igarota, kontratu finkoa lanaldi erdiz
  • Lanlekua: Senpere, Bertsularien Lagunak Elkartearen egoitza
  • Hasteko aurreikusitako data: 2022ko maiatza

Xehetasunak eta hautagaitzak

Interesa duenak Curriculum Vitaea bidali behar du2022ko martxoaren 20ra arteko epean (barne), eta horretarako bi modu daude. Adierazi gutunean edota e-mailean zein lan deialditara aurkezten ari zaren:

Info +: https://www.bertsozale.eus/eu/elkartea/lan-deialdiak/koordinatzaile-orokorra-behar-du-bertsularien-lagunak-elkarteak


hari@
Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.