Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Bertsularien Lagunak elkartean
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Bertsularien Lagunak Elkarteak koordinatzaile orokor bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Martxoaren 8a | ± 01 min 42 s
Eginbeharrak
1. Bertsularien Lagunak Elkartearen egitasmo orokorraren koordinazioa:
- Sail ezberdinen arteko koordinazioa
- Aurrekontu eta baliabideen kudeaketa
- Lantaldearen kudeaketa eta koordinazioa
2. Batzorde ezberdinen koordinazioa eta parte-hartzea: Zuzendaritza eta lantaldeak
3. Kanpo eta barne harremanen kudeaketa:
- Bertsu mugimenduarekin harremanak
- Bertsozale Elkarteko Euskal Herri mailako egitasmoen kudeaketan eta koordinazioan parte-hartzea
- Kulturgintza eta Euskalgintza erakundeekin harremanak
- Herri mugimenduekin eta administrazio publikoarekin harremanak
4. Koordinatzaileari dagozkion lege ordezkaritza eta ahalmenak
Eskaturiko gaitasunak
- Bertsolaritzaren eta Bertsozale Elkartearen ezagutza ahalik eta sakonena
- Kultur mugimenduen, euskalgintzaren eta herri mugimenduen ezagutza zabala
- Elkartegintzarako jarrera eta kontzientzia
- Genero ikuspegia
- Ikuspegi estrategikorako gaitasuna
- Taldean aritzeko eta dinamizatzeko gaitasuna eta esperientzia
- Erabakitzeko eta kudeatzeko gaitasuna eta esperientzia
- Finantzen kudeaketaren eta administrazio lanaren ezagutza
- Euskara maila altua izatea
- Frantsesa menderatzea
- Gidabaimena eta garraio bitarteko propioa izatea
- Lanpostuari balio erantsia ematen dioten ikasketak
- Epe ertain-luzeko Bertsularien Lagunak Elkartearen egitasmoa koordinatzeko motibazioa
- Profesionalki eta pertsonalki garatzeko motibazioa
- Komunikazio gaitasuna
- Jendetasuna
Baldintzak
- Mugimendu bizi, indartsu eta interesgarri bateko kide aktibo izateko aukera
- Hasieran, hamabi hilabeteko lan kontratua, lanaldi erdiz (asteko 20 ordu). Behin hamabi hilabeteak igarota, kontratu finkoa lanaldi erdiz
- Lanlekua: Senpere, Bertsularien Lagunak Elkartearen egoitza
- Hasteko aurreikusitako data: 2022ko maiatza
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesa duenak Curriculum Vitaea bidali behar du2022ko martxoaren 20ra arteko epean (barne), eta horretarako bi modu daude. Adierazi gutunean edota e-mailean zein lan deialditara aurkezten ari zaren:
- Bertsularien Lagunak Elkartea. Larraldea etxea. Amotze auzoa, 64310 Senpere (Lapurdi)
- bertsularien-lagunak@bertsozale.eus
Info +: https://www.bertsozale.eus/eu/elkartea/lan-deialdiak/koordinatzaile-orokorra-behar-du-bertsularien-lagunak-elkarteak
























