Bilketa webgunea ezagutzen duzu?
Mediateketan aurki daitezkeen Euskal Herriari buruzko edota euskarazko liburu, aldizkari, eskuizkribu, artxibo, ikonografia eta ikus-entzunezko dokumentuei buruzko webgunea da Bilketa. Atari berria du, funtzionalitate berriekin.
2022ko Apirilaren 28a | | ± 01 min 58 s
Interfaze berri bat
Atari nagusian, aurki dezakezu katolago kolektiboa eta sareko partaideen euskal funtsetan diren 130 000 baino gehiagoko dokumentuen notiziak.
Aurki ditzazkezu ere berritasunen aurkezpenak, Dokumentu ohargarrien aurkezpen artikuluak, Testu hautatuak, sareko animazioen egutegia eta azken berri guztiak.
Dokumentu numerizatuen bilduma handiak
Azken urteetako numerizatze kanpainak eta lotutako partaidetzek emaitzak ekarri dituzte.
Dokumentu numerizatuen aberastasun eta aniztasuna hobeki deskubritzeko, hiru sarrera berezi eskainiak zaizkitzue.
Liburutegi numerikoa
numerikoak.bilketa.eus helbidean, liburutegi numerikoak numerizatutako 21 500 dokiumentuen osotasuna eskaintzen dizu.
Aurki ditzakezu prentsa, ikonografia, baita ere 1342 liburu, 732 eskuizkribu eta bestelako dokumentu ugari.
Frantziako Liburutegi Nazionaleko Gallica plataformako euskal funtsa zuzenki sarrera horretarik kontsulta dezakezu (kasik 10 000 dokumentu).
Nabigazioa errazteko, selekzioak aurki ditzakezu gaika, dokumentu motaka edo egileen arabera.
Prentsa zaharra
Azken urteeko numerizatze kanpainetan Euskal Herriko prentsa zaharrari uruz indar berezi bat egina izan da eta 53 izenburu desberdin eskuragarri dira orai, eta 17 000 ale kontsultagarri dira.
Nabigazioaren errazteko, izenburuak 6 multzotan banatuak dira:
- Tokiko prentsa, non aurki dezakezun Eskuaduna, le Réveil basque, le Journal de Saint-Palais eta anitzez gehiago
- Aldizkari adituak eta kulturalak
- Almanakak
- Euskal diaspora
- Erilisione eta sindikatu agerkariak
- Prentsa mundano, satiriko eta kirolzalea
Ez duda hitz baten bilatzea (pertsona izen bat, leku bat, gertakari bat?) gai horri lotutako artikuluen aurkitzeko.
Ikonografia
Orri berezi batek funtsa ikonografiko guzietan zuzenki murgiltzeko aukera emanen dizu (argazki, marrazki, grabadura, karta postalak?)
Eskuragarri diren 2350 irudiak sailkatuak dira gaika, herrika, dokumentu motaka edo artisten arabera.
Hautaketa berezi batzuk aurki ditzakezu ere, Baionako katedralako kalostrapea, irudi estereoskopikoak edo uztarriak bezala.
Webgunera lotura: https://www.bilketa.eus/harrera
























