mintzalasai

PortretakXAN BEHERAN

Gurpilen gainean ere euskaraz!

Lagun arteko denbora pasa izatetik, Skatea zaletasun handia eta ogibide izatera pasa da Xan Beheran (Donibane Lohitzune, 1987) Lapurtarrarentzat. Biarritzeko Skate Parkean lanean ari da orain eta proiektu ederra badu, euskara gurpil gainean jartzeko.

2022ko Apirilaren 29a | | ± 05 min 30 s

Skate baten gainean, lanean. Ametsetako lana duzu anitzentzat?

Bai egia da, gerodenetan bezala alde kakingarriak badira ere, baina plazera da goizetan pozik etortzea lanera. Biarritzeko Skate elkartea 2002an sortu zen baina hasieran, eraikin zahar batean kokatua zen. Gero 2017an eraikin berri hau eraiki zuten, jende oso ezberdina heldu da honera. Formakuntza anitz badira, goi mailako skatalariak heldu dira ere, edo skate irakasleak. Egia da Skate Parke honek arrakasta baduela.

Nola iritsi zinen zu hona?

Ni Donibane Lohitzunekoa naiz eta gaztetan hasi nintzen skatean, xantza ukan nuen goi mailan egoteko. Giro biziki polita zen eta txapelketak festa giroan pasatzen ziren. Bidaiatzeko aukera nuen ere, Australian egon nintzen eta Europako herri ezberdinetan ere; jende asko gurutzatuz. Orain, Skatea profesionalagoa dela errango nuke, giroa seriosagoa da. Ondotik kirol arloko titulua pasatu nuen eta lau urtez, nire kontura hasi nintzen lanean skate saioak proposatzen eskoletan. Duela hiru urte, Biarritzeko Skate Parkean hasi nintzen lanean.

Zein da Skate parkera datorren jendea?

Kolegioko ikasle batzuk errezibitzen ditugu hemen eta kurtsoak ematen dizkiegu lerratzen ikas dezaten edo hobetu dezaten. Gero 300 bat kide ari dira hemen klubean eta urtean zehar 2000 pertsona inguru hurbiltzen dira hona. Iniziaziotik goi maila arteko kirolariak ikusten ditugu hemen, 4 eta 65 urte arteko publikoa dugu, denei irekiak gara. Eskualdeko ligako gazteak ere hemen entrenatzen dira, gero badira ongi pasatzera datozenak lagun arteko giroan... Erran daiteke perfil oso ezberdinak ditugula eta denei irekiak garela.

Haurrak gurpil gainean euskaraz ari daitezen motibatzeko lan bat abiatu duzu berriki.

Aurten muntatzen ari naiz proiektu bat ikastolako eta klase elebidunetako ikasgelei zuzendua, euskaraz. Badakigu klase elebidunetan haur kopurua nabarmen jausten dela kolegiora sartzerakoan, %52tik %19ra jausten da euskaraz ari den haur kopurua.

Nire asmoa da skate sekzio bat irekitzea seigarrenean euskaraz, gazteak euskarazko sailean segitzeko motibazio bat eduki dezaten. 5garreneko haurrek jakin dezaten 6garrenean eskaintza hori badela euskaraz. Padlet bat sortu dut euskaraz jarduera horren inguruko hainbat atal eskainiz. Asmoa da ikasgelan irakasleak haurrekin lantzea padletean jarri ditudan informazioak, skatearen historia, hiztegia, aditzak, emozioak, babesen izenak, anatomia skate parke baten arkitektura eta abar... Hiztegi zabala eta informazio hori jaso eta barneratu ondoan, helburua da gero lagunen artean euskarazko hiztegi hori erabiltzea. Momentuz euskaraz egina dut eta frantsesera ere pasako dut, proiektua borobiltzeko eta eskola publikoetan ere erabili ahal izateko.

Aurten FAL kolegioarekin klase pilotu bat egiten ari gara, asmoa delarik programa egokitzea eta beste kolegioetara hedatzea.

Skatea tresna egokia da haurren arreta lortzeko?

Hasteko Fal kolegioko irakasleari proiektua aipatu diodanean, biziki interesatua agertu da hastapenetik, izan ere tresna berriak bilatzen dituzte haurrak interesatzeko. Proiektua hau interesgarri izan daiteke hiztegi guztia barneratzeko, gauza berriak ikasteko eta motrizitate mailan ere biziki ona izan daiteke nerabeentzat.

Euskararen erabilerari doakionez, egia da hastapenean ikasle bakar batzuk entzuten ziren heien artean euskaraz, edo nirekin hitz egitean. Baina emeki, euskaraz entzutea arrunta bilakatu da eta gaur egun gehiago ari garela errango nuke.

Skatea tresna bat gehiago izan daiteke euskaraz aritzeko eta kirolean aritzeko.

Zein dira skatalari on baten kalitate nagusiak?

Material ona eduki behar da dudarik gabe eta kasko gogorra ere bai, eta zaurien beldur ez da izan behar... Nik ez dut zenbatu nahi zenbat aldiz zauritu naizen. Beldurrik ez da izan behar.

Zer egiten duzu taula gainean ez zarenean?

Lehenik skatatzen nuen nire burua husteko, orain egia da nahiago dudala mendian ibiltzea edo surfa egin pixkat, pilotan aritu lagunekin. Beste kiroletan aritzea gustuko dut orain.

Euskara ttikitatik dakizu?

Euskaldun zaharra naiz eta ikastolan ibilitakoa ere bai. Etxean zein lagunekin ere euskaraz ari naiz gehienez eta lanean ere tarteka.

Skatea osasuntsu dago Euskal herrian?

Loturak badira Euskal Herriko talde ezberdinen artean, adibidez, Bilbo, Algortako bezalako herriekin. Gero lurralde ezberdinetako skatalarien artean ezagutzen dugu elkar eta giro polita dugu gure artean. Egia da ere Biarritzeko skate parkeak baduela ospe bat nazioartean eta elkarte gisa antolatua garenez, gure lehentasuna ez da dirua eta horrek eragiten du.

Zure leku kuttuna euskaraz aritzeko?

Ziburuko plaza. Lapurdi kostaldean, arima galdu ez duen leku ederra dela errango nuke.

Gorroto duzun zerbait?

Faltsukeria

Maite duzun zerbait?

Zuzen jokatzea

Amets bat?

Uros eta osasunean bizitzea, sinpleki.


Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.