Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Euskal Hirigune Elkargoan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Euskal Hirigune Elkargoak Euskararen garapen kargudun bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Urriaren 11a | ± 01 min 56 s
Eginbeharrak
- Eragileak laguntzea (haurtzaindegiak, AGAZ, beste eragileak) eta animazio proiektuak gauzatzea
- Transmisioa eta Irakaskuntza zerbitzuko bide orrien apailatzean eta gauzatzean parte hartzea
- Zerbitzu buruaren ardurapean, lehen haurtzaroa, haurtzaroa eta helduen irakaskuntza arloetan euskarazko eskaintza baten garapena eta sentsibilizazioa ahalbidetzen duten dispositiboen, esku hartze araudien eta lan metodologien sortzean parte hartzea
- Zerbitzuburuen ardurapean, transmisioa eta irakaskuntza zerbitzuak eramaten dituen dispositiboen finantza kudeaketa segurtatzea, eta adierazleen jarraipena ahalbidetzen duten taulak osatzea
- Zuzendaritza zerbitzu guziak mobilizatzen dituzten proiektuetan parte hartzea (Euskaraldia, Euskararen urtaroa, etab.).
Eskaturiko gaitasunak
- Euskara menperatzea idatziz eta ahoz (hizkuntza mailaren ebaluazio bat eginen da elkarrizketaren denboran)
- Lurraldeko hizkuntza politika eta eragileak ezagutzea
- Lehen haurtzaroko eta haurtzaroko politika publikoak ezagutzea
- Lurralde elkargoetako erronkak, bilakaera eta arauak ezagutzea
- Aztertzeko eta laburbiltzeko gaitasuna, harremanetarako eta idazteko gaitasuna, euskaraz eta frantsesez
- Antolaketa, autonomia, iniziatiba, sormena
- Informatika tresnak eta bulegotika programak arras ongi menperatzea (kalkulu orrien programa, testu tratamendua, posta elektronikoa?).
Baldintzak
- Lurraldeko Erredaktoreen edo administrazio laguntzaileen enplegu esparrua
- Denbora osoko kontratu mugagabea, 2022ko azaroaren 2an hasteko
- C kategoria: araudien araberako kontratatzea / B kategoria: funtzionarioei eta lehiaketa saridunei irekitako lanpostua, beharrez kontratupeko agenteei, 1984ko urtarrilaren 26ko 84-53 zk. legearen 3-3-2 artikuluaren arabera du
- Gida baimena ezinbestekoa.
Xehetasunak eta hautagaitzak
Hautagaitzak bidali behar dira: M. le Président de la Communauté d'Agglomération Pays Basque, Direction des Ressources Humaines, Service Gestion des Emplois et Compétences, edo recrutement@communaute-paysbasque.fr helbidera, ondoko erreferentzia zehaztuz: 131-2022-PLSP, 2022ko azaroaren 7a baino lehen.
























