mintzalasai

Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi

Lan eskaintza EHKolektiboan

Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. EHKolektiboak langile berri bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!

2023ko Martxoaren 23a | ± 01 min 52 s

Eginbeharrak

  • EHKolektiboa bideratzen ari den Berme Sistema Parte-hartzailea (BSP) prozesuan dinamizazio lanak egitea: etxalde sarearen animazioa, irizpideen garapena, sektorekako lantaldeen koordinazioa eta bide-laguntza, Onarpen Komisioaren jarraipena, etxalde bisiten antolaketa, eta abar
  • Komunikaziorako euskarrien lanketa, Agroekologiari eta bereziki BSPari lotutako kanpaina komunikatiboetarako edukiak sortu eta zabaltzea. Besteen artean, Agroekologian oinarritutako material pedagogikoa prestatzea, identifikatzailea jendarteratzeko lanketa, hizketaldietan parte hartzea, Baserriko Uzta ekimena antolatzea edota sare sozialetan informazioa partekatzea
  • Proiektuen idazketa eta jarraipen teknikoa, beste eragileekin harremanetan jarri, lanak koordinatu eta elkarlana ahalbidetzea, betiere Agroekologiaren baitan diharduten beste elkarteekin saretzea. Horrez gain, lanaren kudeaketa administratiboa eta finantzarioa.

Eskaturiko gaitasunak

  • EHKolektiboak Agroekologiaren inguruan duen proposamena ezagutu eta bereganatzea
  • Prozesuak erraztu, bideratu eta dinamizatzeko eskarmentua
  • Komunikaziorako erraztasunak erakustea, bai euskarri ezberdinen erabileran. Baita zuzenean eta jendartean komunikatzeko gaitasuna ere
  • Taldean lan egin eta lana kolektiboan antolatzeko gaitasuna erakustea
  • Euskaraz lan egitea, frantsesez eta espainieraz jakitea baloratuko da
  • Euskal Herrian zehar mugitzeko prestasuna eta malgutasuna
  • Autonomia lanean, malgutasuna eta dinamismoa

Baldintzak

  • 9 hilabeteko jardunaldi osoko kontratua (35 ordu astea), mugagabeko kontratu baten perspektibarekin
  • Berehala lanean hasteko
  • Soldata: EHKolektiboko taularen arabera, 2 383€ gordineko ordainsaria (12 ordainsari)
  • Lan tokia: Talde Eragilea eta langilearen artean zehaztuko dira bulego baten erabilera edota telelana egiteko aukerak. Hala ere, Euskal Herri osoan bilerak egin ohi dira, beraz gidatzeko baimena izatea ezinbesteko baldintza da.

Xehetasunak eta hautagaitzak

Bidali zure curriculuma eta motibapen gutuna ehkolektiboa@gmail.com helbidea. CV bidez aurrez hautatutako pertsonak elkarrizketa bat egitera deituko dira lanpostura sartzeko. Epe muga: martxoaren 26a.


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

TENIS INIZIAZIOA

TENIS INIZIAZIOA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB
SOFRO- MUSIKA TAILERRA

SOFRO- MUSIKA TAILERRA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB

2026(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05 06
07 08 09 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30

2026(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2026(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Gaur

2026(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
Gaur

2027(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2027(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2027(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2027(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2027(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.