Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza EHKolektiboan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. EHKolektiboak langile berri bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Martxoaren 23a | ± 01 min 52 s
Eginbeharrak
- EHKolektiboa bideratzen ari den Berme Sistema Parte-hartzailea (BSP) prozesuan dinamizazio lanak egitea: etxalde sarearen animazioa, irizpideen garapena, sektorekako lantaldeen koordinazioa eta bide-laguntza, Onarpen Komisioaren jarraipena, etxalde bisiten antolaketa, eta abar
- Komunikaziorako euskarrien lanketa, Agroekologiari eta bereziki BSPari lotutako kanpaina komunikatiboetarako edukiak sortu eta zabaltzea. Besteen artean, Agroekologian oinarritutako material pedagogikoa prestatzea, identifikatzailea jendarteratzeko lanketa, hizketaldietan parte hartzea, Baserriko Uzta ekimena antolatzea edota sare sozialetan informazioa partekatzea
- Proiektuen idazketa eta jarraipen teknikoa, beste eragileekin harremanetan jarri, lanak koordinatu eta elkarlana ahalbidetzea, betiere Agroekologiaren baitan diharduten beste elkarteekin saretzea. Horrez gain, lanaren kudeaketa administratiboa eta finantzarioa.
Eskaturiko gaitasunak
- EHKolektiboak Agroekologiaren inguruan duen proposamena ezagutu eta bereganatzea
- Prozesuak erraztu, bideratu eta dinamizatzeko eskarmentua
- Komunikaziorako erraztasunak erakustea, bai euskarri ezberdinen erabileran. Baita zuzenean eta jendartean komunikatzeko gaitasuna ere
- Taldean lan egin eta lana kolektiboan antolatzeko gaitasuna erakustea
- Euskaraz lan egitea, frantsesez eta espainieraz jakitea baloratuko da
- Euskal Herrian zehar mugitzeko prestasuna eta malgutasuna
- Autonomia lanean, malgutasuna eta dinamismoa
Baldintzak
- 9 hilabeteko jardunaldi osoko kontratua (35 ordu astea), mugagabeko kontratu baten perspektibarekin
- Berehala lanean hasteko
- Soldata: EHKolektiboko taularen arabera, 2 383€ gordineko ordainsaria (12 ordainsari)
- Lan tokia: Talde Eragilea eta langilearen artean zehaztuko dira bulego baten erabilera edota telelana egiteko aukerak. Hala ere, Euskal Herri osoan bilerak egin ohi dira, beraz gidatzeko baimena izatea ezinbesteko baldintza da.
Xehetasunak eta hautagaitzak
Bidali zure curriculuma eta motibapen gutuna ehkolektiboa@gmail.com helbidea. CV bidez aurrez hautatutako pertsonak elkarrizketa bat egitera deituko dira lanpostura sartzeko. Epe muga: martxoaren 26a.
























