Astelehena, Mugi hadi!
Mintzalasai festibaleko egitaraua egunez egun: irailaren 21a, astelehena.
2026ko Irailaren 1a | | ± 01 min 41 s
Mugi hadi!
09:00>11:30 BAIONA - Floride kirol gunea
Biarritz eta Baionako eskolen arteko topaketa
#topaketa |300 ikasle baino gehiago, bi hirietako CP eta CE1 mailetakoak, elkartuko dira eta proposatuko zaizkien jarduera desberdinetan parte hartuko dute. Garaile bat: euskara.
9:00>12:00 BIARRITZ - Skate Park & Atabal
integrazio eguna
#tailerrak | Ikasturtea ongi hasteko eta ikastetxe berrian ongi integratzeko, Villa FAL kolegioko sail elebiduneko seigarrenek euskarazko jarduerak izango dituzte goiz oso batez: skatea, sofrologia musikala eta txalaparta programan izanen dute.
14:00>16:00 BIARRITZ - Marion Aintzira
ESKOLEN ARTEKO HERRI jokoak
#iniziazio I Biarritzeko eskola elebidunek herri joko desberdinak entseatzen ahalko dituzte. Trukatze tarte polita euskaraz mintzatzeko eta jostatzeko.
Jarduera hau Biarritzeko klase elebidunetako CPtik CM2ra idekia da.
18:30>20:00 BIARRITZ - Aguilerako Tenis zelaiak
TENIS iniziazioa
#deskubritze | Tenisaren ezagutzeko aukera ederra da, eta lehen pilotak elkarri jotzeko parada bikaina! Jarduera jostagarri bat da, tenisaren lehen keinuak hobetzeko, trebetasuna garatzeko eta zelaian une atsegin bat partekatzeko.
18:30>20:00 BAIONA - MVC du Polo
Sofro-musika tailerra
#Lasaitze I Taldean sofrologia deskubritzeko aukera, gitarraz eta kantuaz lagundurik: hatsa ariketak, tentsioak askatu, gorputzari entzumen berri bat eman eta taldeko partekatzeaz aberastu.
18:30 >20:30 BIARRITZ - AEK (9 rue Jules Ferry)
Burasoei zuzenduriko euskara iniziazioa
#iniziazioa I Bi orduko hastapen-saio honetan, egunerokoan zure seme-alabekin dituzun elkarrizketetan euskara txertatzeko gako errazak ezagutuko dituzu. Hastapen atsegin, praktiko eta ludikoa.


























