Hitaz Orhoit
- Azaroaren 29 | 18:00
- Biarritz - Midi Geltokia | Biarritz
Ipar Euskal Herrian eta Hego Euskal Herrian, dantza tradizionaleko talde ugari daude, bakoitza bere berezitasunekin. 1968an Donostian sortua, Kresala Dantza Taldea euskal dantzaren talde aitzindarietako bat da. Tradizioan eta ondarean oinarritzen da gaur egungo dantza sortzeko, berezia eta antzerki kutsukoa. Taldeak dantza tradizionalak, mugimendua, musika eta ikusizko arteak uztartzen ditu, adierazpide molde berriak etengabe aztertuz.
Hitaz Orhoit ikusezin bihurtu diren biktimei omenaldia egiten dien eta isiltasunaren kode zaharra hausten duen obra da: «ikusi, entzun eta isilik egon». Mugimenduaren sentsualitatearen eta keinuaren emozioaren artean, dantza obraren bihotz taupakaria bilakatzen da. Kresalako 30 euskal dantzarien indarrak eta grinak biziarazten duten ikuskizun hunkigarria.


















