Bide prebentzioa euskaraz ere
2012ko Otsailaren 1a | HERRIZAINGOA | ± 50 s
Aurten berriz ere, herrizaingoak bide prebentzio saioak antolatzen ditu Biarritzeko eskoletan eta euskaraz klase elebidunetan. Lanbide heziketaren bitartez euskara ikasi duen agente bati esker, baita ere AEK-Gau Eskola erakunde formatzailearen sostengu aktiboari esker, poliziak klase teorikoak eskaintzen die ikasle elebidunei.
Ondoko urteetan hedatuko den euskarazko dispositibo bat da. Aktibitate horretarako,
haurrek euskaraz diren tresna pedagogikoak dituzte eskura ere eta gurasoek bideko segurtasunari buruzko euskara-frantsesa hiztegi ttipi bat eskuratuko dute (2009 egina eta aurten erreberritua), haien haurrarekin hobeki aritzeko gisan.
Bide prebentzioa bezala, kanpotik etorritako saio guziak euskaraz proposatzea izanen da datorren ikasturteko helburua (igeriketa, haurra eta ozeanoa programa, ingurumena, musika...).
























