Larunbatean: euskal musika sorkuntza oholtzara!
2012ko Apirilaren 4a | ATABAL - EHZ | ± 43 s
Badu 3 urte orain EHZ elkartearen musika deialdiaren finala Biarritzen bukatzen dela. Aurtengoan, Euskal Herri osoko 65 taldek hartu dute parte. Publikoaren bozkak (10.000 inguru) eta Donostian iragan den erdi finalaren ondotik, finala Atabalean iraganen da.
Talde irabazleak, ekainaren 29tik uztailaren 1era Heletan iraganen den EHZ festibalean parte hartzeko aukera izanen du.
Kontzertu bat baino gehiago, mini-festibala izanen da!
16:00: Askaria eta elkarteen kultur herrixka
17:30: Kontzertu akustikoa Aguxtinekin
20:00: Finala (Bluestock + Anai Arrebak + The Enterprise)
22:30: Lisabo (Post rock)+ Nasser (elektro-rock).
Info: http://ehz-festibala.eu/ehrz eta http://www.atabal-biarritz.fr/
























