'“Ahularren indarra'” liburuaren aurkezpena
2012ko Apirilaren 23a | ± 01 min 09 s
Biarritzeko Mediatekak eta Euskal Kultur Erakundeak antolaturik apirilaren 30ean, larunbat arratsaldeko 17:00etan Biarritzeko Mediatekan Daniel LANDART '"Ahularen indarra'" bere liburu berriaz mintzatuko da eta ekitaldi denboran Kattalin Sallaberry eta Peio Berhocoïrigoin antzerkilariek liburuko zatiak irakurriko dituzte.
'"Gazterik hilen zela beldurrez, Daniel Landart donoztiritarrak bere haur denborako oroitzapenak '"Aihen ahula'" liburuan plazaratu zituen. Segida bat aspaldian hitzemana baitzuen, '"Ahularen indarra'" izenburu berdinarekin bi liburuki izanen dira.
Lehen honetan, bi zati daude: '"Laborari semea'" deitua, '"Aihen ahula'" liburuan agertu istorioak osoki berriz idatziak eta emendatuak; bigarren zatian aldiz inprimeriako eskulangile baten egunero bizitza kondatzen digu. '"
Kattalin Sallaberry eta Peio Berhocoirigoin antzerkilariek zati hauek irakurriko dituzte: '"Aitaren zartakoa '", '“Kuia beldurgarria'”, '"Beretter '", '"Zezen hilketa '", '"Langile mundua '", '"Zuzendari berria '" eta '"1968ko maiatza '".
























