Euskaraz nabiga daiteke
2012ko Ekainaren 20a | BIARRITZ OZEANOA - ATABAL | ± 37 s
Biarritzeko 3 egitura nagusik euskarazko web ataria ireki dute azken asteetan.
Biarritz Ozeanoa proiektuaren baitan, bi webgune zabaldu dira. Bata Itsas museoarentzat eta bestea Ozeanoaren Hiriarentzat. Bere aldetik, Atabal musika zentroak bere webgunea berritu eta bide batez euskarazko bertsioa ere zabaldu du.
Internautak informazio guzia euskaraz kontsulta dezake orain. Atabaleko multimedia arduradunak hasieratik bururaino ereman du webgunearen euskaratzea, 2007an abiatu euskara formazioari esker.
www.museedelamer.com/eu
www.citedelocean.com/eu
www.atabal-biarritz.fr
























