Gaurko musiken eta kulturen festibala
2012ko Ekainaren 26a | EHZ | ± 42 s
Ekainaren 29tik uztailaren 1era, Heletan, 17. EHZ festibala iraganen da. Urtero milaka lagun hurbiltzen dira 3 egunez dantza, antzerkia, musika, eztabaida, elkarte herrixka, zikiro eta bestelako animazioez gozatzeko.
Aurtengo afitxan: Gojira, Sepultura, Danakil, The Abyssinians, Youssoupha, Public Enemy, We Are Standard, Bebe, Su Ta Gar, Raggasonic, HK & les Saltimbanks, Miyavi, Matxura, Moïmoï, Esne Beltza, The Bloody Beetroots DJ Set, Lisabõ, The Moorings,...
Festibala horrek osoki euskaraz funtzionatzen du: komunikazio euskarri, jende arteko elkarrizketa, seinaletika eta bilkurak euskaraz egiten dira.
Info+: http://www.ehz-festibala.eu/
























