Sortuberrien Pack-a
2012ko Uztailaren 10a | EEP '– BIARRITZ | ± 50 s
Uztail honetan Euskararen Erakunde Publikoak eta Iparraldeko Herri Elkargo kasik guziek guraso gazteei zuzendua zaien kanpaina bat abian ezartzen dute.
Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberuko sortuberri guzien gurasoek '“pack'” bat errezibituko dute haien etxean, elementu hauekin barnean:
- 16 orrialdeko informazio liburuxka bat elebitasun goiztiarrari ruruz,
- 8 euskal kantu dituen CD bat,
- Papo oihal bat,
- Eta auto gainean ezartzeko pegatina.
Horrela, sortuberrien gurasoek, hautatzen ahalko dute jakinaren gainean, nahi badute, egokiena iruditzen zaien elebitasun modeloa.
Ezinbestekoa agertu da, hizkuntza politika publiko baten barne, lehen haurtzarotik euskararen erabilpenari buruz sentsibilizazioaren egitea, ondotik haurtzaindegiek eta eskolek lekukoa har dezaten.
























