Proiektu berria abian
2012ko Irailaren 11a | ELEKATU/ELIKATU | ± 45 s
Elekatu-elikatu zer da edo nondik dator? Baionako euskaldun multzo batek abiatu ekimena da, hiri nagusi horretan euskarari bizitasun handiago baten emateko xedez, erregularki, urtean zehar gertakari xumeak antolatzeko asmoarekin. Ez da beraz nihon ez den ekimena, eta erran daiteke Euskal Herri osoan agertzen den gogoeta orokor baten baitan sartzen dela. Funtsean azken hilabete hauetan, Ipar Euskal Herrian berean, Hendaian eta Alduden konparazione, gisa bereko taldeen sortzea ikusi dugu. Euskaraz pentsatu, ekoitzi eta partekatu mota orotako ekitaldiei leku emateko arrangura edo hobeki erranik, behar bat.
...
























