12 hitz ordu euskaraz egun berean!
2012ko Irailaren 17a | MINTZALASAI | ± 36 s
Kantu edo bateria tailerrarekin hasiko da eguna Atabalen eta Ozeanoaren hirian edo txokolatearen musean segituko da.
Eguerditan aldiz, hiriko hondartza nagusian Dantzaz konpainiak ikusgarria eskainiko du eta ondotik hasiko da joko pista handia.
5etan, Mediatekak Koldo Amestoy errezibitzen du ipuin kontaketarentzat eta 6etan Ronik kontzertua eskainiko du. Bitartean, muslariek Arrokan dute hitz ordua.
Bertsolaritzari dedikatua izanen da gaualdia: 7etan Bertsolari dokumentalaren proiekzioa Le Royal zinegelan eta ondotik bertso afaria gaztetxean (15'€).
























