18. Korrika: Andoaindik Baionara!
2012ko Azaroaren 26a | AEK | ± 42 s
Euskararen aldeko lasterketa erraldoia martxoaren 14an Martin Ugalde kultur parkean, Andoainen (Gipuzkoa) hasi eta martxoaren 24an Baionan (Lapurdi) bukatuko da. Edizio honen lelo eta mezu nagusia Eman euskara elkarri da, euskarak euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza izan behar duelako. Elkarri hitz egiteko hizkuntza. Elkar entzuteko eta ulertzeko.
Horren harira, Korrika 18k eta AEK-k egun euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren ikasle guztiak omendu nahi dituzte; bere ahaleginarekin euskaraz bizi ahal izatea ahalbidetzen eta, beraz, elkarbizitzarako aukerak sortzen ari direlako.
Info+: http://www.korrika.org/























