Euskarazko aplikazioak mugikor eta tabletentzat
2013ko Urtarrilaren 21a | EUSKALAPPS | ± 23 s
Telefono mugikor eta tabletentzat sortu euskarazko aplikazioak biltzen ditu Euskalapps atariak. Erabiltzaileen komunitateaz gain, sortzaileentzat ere egina da eremua.
Gaur egun, Android eta Applentzat euskaraz egindako 35 aplikazio inguru bildu dituzte. Erabiltzaileak ipuinak, albisteak, kantuak edo euskara ikasteko aplikazioak atzeman ditzake bertan.
Info+: http://www.euskalapps.net
























