Soinua, testua eta irudia batzen dituen sormen lehiaketa
2013ko Martxoaren 4a | EKE | ± 01 min 08 s
Hirugarren aldiz, Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak "Irudimena" sormen lehiaketa antolatzen dute 2013ko martxoaren 1etik maiatzaren 15era. Gure baitako sormenaren bultzatzaile izan nahi duen lehiaketa honek soinu sorkuntzei ere leku bat eginen die aurten.
Aitzineko edizioetan parte-hartzaileek argazki batzuetan oinarritu behar bazuten ere (ikus 2011ko eta 2012ko lehiaketen emaitzak) sormen lan baten ontzeko, aurten, lehen aldiz, soinu bat hautatu beharko dute antolatzaileek proposatu zerrendan. Aukeran diren 8 soinu horiek soinumapa.net Euskal Herriko soinu mapa egitasmotik datoz
Hautatzen duen soinuan oinarrituz hiru aukera ditu parte-hartzaileak:
- soinu berri bat sortzea (edozoin motakoa, musika, kantua, arrabotsa, nahasketa...),
- euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak...)
- irudi berri bat egitea (argazki, marrazki edo margo bat eginez...).
Parte hartu! Sari frango bada irabazteko.
























