Euskara ikasi XXI. mendean
2013ko Martxoaren 4a | AEK | ± 32 s
Korrika Kulturalaren baitan, AEKko didaktika taldeak mintzaldi bat antolatu zuen Baionako Euskal Erakustokian joanden otsailaren 8an. Aurtengo Korrikak euskara ikasten edota ikasi dutenak omentzen ditu eta hain xuxen Baionan antolatu den ekitaldi publikoan hitza ikasleeri eman zitzaien.
Euskararen ikas-prozesua, motibazio, bizipen, mintzatzeko zailtasunak aipatu zituzten, besteak beste, Laurence Hourcourigarai, sortzez xiberotarra, Gwladys Vaucher, sortzez Bretainiakoa, Olivier Mioque, sortzez Angeluarra eta Samuel Vitalis, sortzez Normandiakoa.























