Antzerkia Mizanbu Gaztetxean!
2013ko Apirilaren 17a | MIZANBU GAZTETXEA | ± 54 s
Apirilaren 20an, larunbatarekin, Battitta 4 ttitta eta Kitzikazank tropak "BEHELAINO" antzerkia antzeztuko du Miarritzeko Mizanbu Gaztetxean gaueko 8 tan. Ondotik zintzur bustitze eta pintxo.
Azpiegitura handiak ditu hizpide antzezlanak: Behelaino izeneko herrian proiektu erraldoi bat abian jartzekotan dira, eta horrek eztabaida sakonak sortzen ditu herritarren artean. Nolanahi ere, antzerkilariek adierazi dutenez, azpiegitura bera aitzakia da, eta herritarrek egiten dituzten hautuak dira obraren ardatza.
Battitta4Ttitta eta Kitzikatzan/k antzerki taldeetako bost kideek elkarlanean idatzi eta muntatu duteBehelaino, eta, batik bat, solasetan eta inprobisazioan du oinarria. Antzezpena ez ezik, bideoak ere badu lekua antzezlanean.
Zatozte denak gurekin momentu goxo eta alai baten pasatzerat, Biarritzeko gaztetxean, la Négresse auzoan Apirilaren 20an!
























