Hitzaditza 2013, zuzen idaztea da giltza!
2013ko Maiatzaren 24a | EKE/AEK | ± 27 s
Maiatzaren 25ean, larunbat goizeko 9:30etan, Euskal kultur erakundeak eta AEK federazioak euskarazko diktaketaren 8. edizioa antolatzen dute Baionako IUT-n. Parte hartzaileak 3 sailetan banatuak izanen dira: euskaldun trebeak, euskara ikasten dutenak eta 13 eta 17 urte arteko gazteak.
Joan den urtean, 70 bat pertsona bildu ziren Hitzaditzaren 7. edizioan parte hartzeko.
Info+: www.hitzaditza.com
(argazkia: Maia Etchandy - EKE)
























