ESKOL'’ARTE, Ikastetxeen arteko topaketak
2013ko Maiatzaren 24a | ± 55 s
Maiatzaren 27tik 31rat, Biarritzeko hiriak euskararen inguruko ikastetxeen arteko topaketak antolatzen ditu. Biarritzen euskaraz irakasten duten ikastetxe guziak biltzen dituen ekimen hori Iratiko zonaldean iragaten da.
Euskara komunean duten gaztetxoen ezagutza bideratzea eta hizkuntzaren dimentsio ludikoa esploratzea dira iniziatiba horren helburu nagusiak. Horretarako, hainbat aktibitate proposatuak dira.
Hala, aste guzian zehar, zonaldeko eta haratagoko eragileen laguntzaz (Atabal, Surfrider, Skate park, kiribil, Lagunarte, Gaia, Les Petits Débrouillards, '…), ikasleek ordenagailu bidezko musika, lerra kirolak, zientzia, herri jokoak eta ingurumena bezalako gaiak lantzen ahalko dituzte euskara hutsean.
Ama eskolatik lehen maila bukaerara, 400 haurrek parte hartuko dute hogeita hamar tailer eta ikusgarrietan.
Maiatzaren 27tik 31ra, Iratiko zonaldean
Euskaraz bizi, euskaraz josta!
























