Hitz-enea erakusketa uda huntan Biarritzen
2013ko Ekainaren 21a | MEDIATEKA - EKE | ± 01 min 07 s
Oskar Alegria, dohain ainitzetako artistak, argazki erakusketa honen bitartez, Biarritzetik Getxora, Senperetik Algortara doan bidaia proposatzen digu, Malzapatariena, Itxilitxila, Zientoetxe edo Singalantenea izena duten etxeak bisitatuz.
Bidaia honek, gure artean hain aberatsa den '“Oikonimia'”, etxeen izenak aztertzen dituen zientzian barrena eramango gaitu. Antzinatik, euskal kulturan, etxeek eta etxeen izenek mapa zaharrenak ahoz egiteko balio izan dute, oraindik paperezko kartografia egon ere ez zegoenean.
Lanbideak, izengoitiak, toponimiak, etxe bati izena jartzeko beti balio izan duten adibideetako batzuk, gaur egun, hobeto edo okerrago, abstraktuagoa den toponimia batekin ordezkatzen ari dira:desioak, ametsak, haizea eta izarrak.
Gure etxeen izenekin gure herrietako kaleetan bertsoak osatuz ibil gaitezke edo, hitzen bidez, kosta batetik bestera doan bidaia egingo duen olerkia harilkatu.
Agorrilaren 5etik asteartearekin 31ra larunbatera - Erakusgelan
Erakusketaren estreinaldia agorrilaren 8an ostegunean, 18:00. Bisita gidatua artista eta bertsolari batekin.
























