Bilgunea: udan ere euskaraz jostatzeko
2013ko Ekainaren 25a | UDA LEKU | ± 44 s
Uda huntan Miarritzeko bilguneak bere ateak idekiko ditu berriz ere. Aurten gai berri eta zabal bat deskubrituko da, hau da zientzia denentzat. Bi hilabeteetan zehar laboratorio eta esperientzia kimikoetan ibiliko dira, bakoitza plazerra har dezan gauza berriak ikasiz.
Haur guztiek, haien irudimena eta ezagutzak lantzeko parada ukanen dute, animazio ekipak proposatuko dituen aktibitateen bitartez. Joko, eskulan, esperimentu eta ixtorio ezberdinen bidez, euskara lantzeko aukera paregabea izanen da giro goxo batean.
UDA LEKU BILGUNEA
Uztailaren 8tik agorrilaren 30ra '–Ikastola
8.00-18.30 (3/11 urtekoentzat).
Info: 06.86.73.84.08. - udaleku.btz@orange.fr
























