Irailaren 18a: Pirritx, Porrotx eta Marimotots Biarritzen
2013ko Agorrilaren 21a | MINTZALASAI | ± 01 min 00 s
Mintzalasai euskararen egunen karietara, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Biarritzen izanen dira. Hogeita bost urte igaro dira jada pailazo taldeko kideak sudur gorriak eta zapata handiak jantzi eta herriz herri irria zabaltzen hasi zirenetik.
Pailazoen amona Josefinak 100 urte beteko ditu Gare du Midi aretoan. Pirritxen, Porrotxen, Mari Mototsen eta Pupu eta Loreren eskuetako hatzak zein oinetako behatzak ere behar dira halako zenbaki potoloa zenbatu eta osatzeko! Zatoz gurekin batera amona Josefinari zorionak zuri abestera!
Egun osoan zehar, animazio eta tailerrak izanen dira urririk; ikusgarria aitzin, askaria ere eskainia izanen da Baratze publikoan.
Info+: 17:00 - Gare du Midi '– 6'€aitzin salmenta, 7'€50 tokian berean (Txartelak: http://tourisme.biarritz.fr - 05.59.22.44.66.).
























