Elektroboom: Gaztetxoak dantzarazteko!
2013ko Urriaren 31a | ATABAL - EKE | ± 36 s
Urriaren 17 huntan, ehunbat haur bilduak ziren Atabaleko kontzertu gela handian, Xanoren erritmo eta Pantxikaren ahotsaz lagunduta, izarrak bezala dantzatzeko.
Haurrei zuzendutako 3 diska plazaratu ostean, Pantxika Solorzano eta Xano gaztetxoei begira ematen dira beren proiektu berriarekin.
Sorkuntza elektroniko horretan, musika eta dantzak bat egiten dute, gazteak momentu berezi bat bizitzera gomitatuz.
Ikusgarriak Elkar, Euskal Kultur Erakundea eta Atabalen sustengua dute eta '"Hogeita '" programaren baitan aurkeztua da.
Info+: www.atabal-biarritz.fr
























