Aldagune berri bat Miarritzen!
2013ko Azaroaren 13a | EUSKAL MONETA | ± 29 s
Orain Miarriztarrek aldagune bat badute hiri barnean, 5 minututan kide egiteko eta euroak euskoetara aldatzeko: EKI liburutegia da, Verdun etorbideko 21ean, asteartetik larunbat goizera idekia dena, ondoko ordutegiearekin: 9:30 '– 13:00 eta 15:30 '– 19:30.
Gogoan atxik euskoaren erabiltzaile gisa, euskoak zenbat eta gehiago erabiliz, hainbat eta handiagoa dela Euskoaren eragina euskararen, bertako lanpostuen eta ingurumenaren mailan.
Info+: http://www.euskalmoneta.org
























