Belaunaldi guziek, Santa Agate ospatzen dute
2014ko Urtarrilaren 29a | ARROKA - BERTSULARIEN LAGUNAK | ± 37 s
Bigarren urtekotz segidan, Santa Agedako ohiduraren karietara, bertsoaren belaunaldi arteko transmisioa eta praktika burutzen da hiriko eskola elebidunetan.
Horrela, berrogoi bat ikasle karriketan gaindi ibiliko dira beltzez beztiturik eta makilak esku artean otsailaren 4an asteartearekin, Santa Agedaren bezperan, kantuak eta bertsoak atsaskari eta gozokien kontra trukatuz.
Arroka elkarteko helduak lehenik ikasgeletatik pasatu dira haurrei ohidurazko kantua irakasteko gisan, Bertsolarien Lagunak elkarteak bere aldetik 6 oreneko bertso atelier eskaini dizkietelarik. Belaunaldien arteko transmisioa bidean da.
























