Bakantzen denboran euskarazko sorkuntza tailerra - Itsasoko Ihauteriak
2014ko Otsailaren 13a | ITSAS MUSEOA AKUARIOA | ± 01 min 09 s
Euskal Herrian, ihauterien ohiturak ezagunak dira. Urtero, ihauterien eta Zanpatzarren etortzearen karietara herritar guztiak biltzen dira mozorroturik eta makillaturik!
Zuen mozorroak prestatzeko asmotan, Biarritzeko Itsas Museo Akuarioak euskaraz den sorkuntza tailer bat antolatzen du.
Arrain espezie zenbait, itsasoan '"mozorrotzen'" dira baita ere. Haien ingurumenean gordetzeko gai dira, eraso baten kontra babesteko edo harrapakin baten hurbiltzeko.
Tailerrari esker, espezie mimetiko batzuen ezagutzeko aukera izanen da '“Animali Harrigarrien'” argazki erakusketan.
Ondoren, haurrek, itsas animali batzuen itxura duten maska originalak eta koloretsuak eginen dituzte. Eta bakoitza bere maskarekin joanen da.
Tailerra, goizeko 10h30etatik 12:00 arte iragaiten dira, itsas xakurren apairu famatuarekin hasiz! Tailerra 4 eta 12 urteren artean duten haurrentzat antolatua da.
Izen ematea eta xehetasunak: 05.59.22.33.34 edo posta elektronikoz marion.etcheverry@biarritzocean.com
Tarifa: 15'€ tailerra (Itsas museoaren sartzea barne)
Materiala hornitua.
Otsailaren 26an, asteazkenarekin, 10:30etatik 12:00 arte.
4-12 urte artekoentzat.
























