Uda lekuren zinemaldia
2014ko Apirilaren 1a | UDA LEKU | ± 31 s
Le Royal zinegelak, Biarritzeko eta inguruetako haurrak errezibitu apirilaren lehen egun huntan, Uda Lekuk urtero antolatzen duen zinemaldiaren karietara.
Ehunka ikasle autobusetatik atera eta 4 proiekzio geletan sartu dira, jarleku guziak okupatuz. Filma eta marrazki bizidun desberdinak proposatuak izan dira adin desberdinetako gaztetxoei.
Euskara ikasgelatik plazara eta arbeletik pantailara erematen laguntzen du Uda Lekuk aurten ere.
























