Pass'’opor euskara: oporretan ere, euskaraz bizi nahi dugulako!
2014ko Apirilaren 2a | ± 31 s
Aurten ere, Biarritzeko euskara bulegoa lurraldeko eragileei batu zaie hiriko haur eta gurasoei kalitatezko jarduera programa baten proposatzeko euskara hutsean.
Itsaspeko animaleen deskubritzea, erakusketa bisita, serigrafia tailerra, ipuinak edota DJ tailerra; udaberriko oporrak euskaraz iragaiteko aukerak ez dira eskas izanen.
Prezio merkean (edo urririk), oporretan ere euskaraz bizitzeko gogoa dutenek habia atzemanen dute Atabal, Mediateka, Santa Eugenia elizpea edo Itsas museoan.
























